Orain errezeta orginal, erraz, eta eder bat proposatuko dizuet, edozein momentutan egin dezakezuena. Limoizko bizkotxoa oso erraza da egitea, eta beatzak mizkatuko dituzue errezeta honekin, ikusiko duzue!!!
Lehenik eta behin, osagaiak adieraziko dizkizuet:
Osagaiak:
- Limoizko yogur bat
- 4 arraultz
- 2 yogur pote azukre
- 9 kutxarada irin
- "Royal" levadura sobre bat
- Gatz pixka bat
- Yogur pote erdi olio
- Limoi laurdenaren railadura
Ezer egin baino lehen , labea berotuko dugu 175ºetan.
Hasteko, bol edo ontzi haundi batean yogurra botako dugu, ondoren , olioa. Bi osagaiak ondo nahastu ondoren, azukrea gehituko diogu, halako yogur, masa, edo likido homogeneoaren antza artu arte.Hori eginda, arraultzen gorringoak masara bota , eta klarak beste ontzi batean batidorarekin nahastuko ditugu(esponja moduko bat geratuko da). Gero, beste ontzi batean hirina tamizatu, levadura bota, eta gatza ere bai. Hirina,levadura eta gatza beste masari bota eta ondo nahastu ondoren, klarak ezarriko dizkiogu. KONTUZ klarak botatzerakoan, beti borobil batean nahastu behar dira, mantso, eta gozo gozo. Azkenik, masari limoi railadura bota, eta labean sartuko duzuen ontziari mantekilla pixka bat bota ondoren, masa ontzira bota. Masa ez ontzira pegatzeko, mantekillaz aparte, komenigarria da ontziak silikonazkoak izatea, baina bestela ere ez da ezer gertazen. Beno, labea sartzera bakarrik falta zaigu!!!
Labean 175ºtan , 27-30-35 bat minutu egon beharko du. Zuek ikusi zenbat erre nahi duzuen. Nik, bizkotxoa egina al dagoen jakiteko, ziri moduko bat sartzen diot.
On egin diezaizuela!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario